top of page

2023/2024 IKASTURTEKO TAILERRAK

  • xabier
  • 22 ago 2023
  • 1 Min. de lectura


IZEN EMATEAK: abuztuaren 22tik irailaren 12aren 13:30k arte, Urdulizko web gunearen bidez, “Tramiteak”, “Ikastaro eta tailerretan izen-ematea” eta, salbuespen gisa, astelehenetik ostiralera, aurrez aurre Kultur Etxean.

Eskatzaileek egunean izan beharko dituzte aurreko urteetako kultura jarduerak.


ZOZKETA: irailaren 13an, arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean (auditorioan). Zozketa publikoa egingo da betiere plaza libreak baino izen-emate gehiago dauden ikastaroetan, eta Urdulizen erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna.


BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Irailaren 15ean.


MATRIKULAREN ORDAINKETA: irailaren 15etik 22ra, banku-transferentzia bidez, Urdulizko Udalaren kontu honetan:

ES61 2095 0082 41 3239031551

Honela Identifikatu ordainketa:

Ikastaroaren izena + parte-hartzailearen izena.


BEHIN BETIKO ZERRENDAK: irailaren 23an.


TAILERREN HASIERA: urriaren 2an.


TAILERREN ORDAINEKTA:

  1. Ikastaro osoaren ordaineta bakarra, Ordainketa gutunaren bidez egingo da Epea: 2023ko urriaren 1tik 10era.

  2. Ikastaroaren ordainketa zatikatua ordainketa gutunaren bidez egingo da Epeak:

  • Lehenengo ordainketa zatikatua: 2023ko urriaren 1etik 10era.

  • Bigarrengo ordainketa zatikatua: 2024ko otsailaren 1etik 10era.

IKASTARO ETA TAILERREN FUNTZIONAMENDUA: Ikastaro bat aurrera ateratzeko, gutxieneko parte-hartzaileak beharko dira. Oro har, gutxieneko kopuru hori eskainitako plaza guztien erdia gehi bat izango da. Urdulizko Udalak salbuespenak egiteko eskubidea izango du.


Ikastaroa osatu ondoren, parte-hartzaile bakoitzari plaza bat esleituko zaio, beraz, egun bat eta ordutegi jakin bat (txanda).


Ikastaroak eta tailerrak martxan dauden bitartean, erabiltzaileen asistentziaren jarraipena egingo da. Altak, bajak eta aldaketak koordinatu ahal izateko, Kultur Etxean idazki baten bidez formalki baja tramitatzea eskatzen dizuegu.


Parte-hartzaileek beren proiektua garatzeko behar duten materiala ekarri beharko dute. Haur eta gazteentzako ikastaroaren kasuan, parte hartzen duten familiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie ikastarora ekarri beharreko deuten materiala azalduz.


IKASTURTEKO TAILERREN ARAUTEGIA ETA PREZIOAK:


IZEN EMATE ORRIAK:




Comments


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page