top of page

Haur eta gazteentzako liburu berriak / Nuevos libros infantiles y juveniles

  • Alazne
  • 27 ene 2022
  • 11 Min. de lectura

"Itsasoaren inbentarioa" / Virginie Aladjidi

ree

«Itsasoaren inbentarioa (irudiduna)» zientziaren dibulgaziorako album bat da, 100 bat animalia eta landare biltzen dituena itsasoko biodibertsitate aberatsa osatzen duten espezie guztien artetik. Horietako batzuk galzorian daude, hala nola zerra-arraina eta hegalaburra. Krustazeoak, moluskuak, arrainak, ugaztunak eta bestelako espezieak aurkituko dituzu gida xume eta praktiko honetan, zeina, zehatza eta teknikoa ez izanagatik ere, material interesgarria baita ekosistema ezezagun honen gainean ikasteko eta kontsultak egiteko. Ezagutzen ez ditugun milaka izaki baitaude, oraindik ere, Itsasoko Bizitzaren Erroldan sartzeke. Virgine Aladjidik espezie bakoitzaren izen arrunta, izen zientifikoa, sailkapena eta deskribapena jaso ditu. Emmanuelle Tchoukrielek, berriz, ilustrazio zehatz eta naturalisten bidez irudikatu ditu, rotringa, tinta txinatarra eta akuarelak erabiliz. Lortutako emaitzak antzinako esploratzaileen grabatuak dakarzkigu gogora. Liburu honek ?autoreok bilduma berean argitaratutako beste inbentario irudidunekin batera? natura inguruneari buruz gehiago jakiteko nahia pizten du haur nahiz helduengan, eta, hortaz, haren kontserbazioa sustatzen du.


"Zuhaitzen inbentarioa" / Virginie Aladjidi

ree

«Zuhaitzen inbentarioak» munduko 60 zuhaitz-espezie inguru biltzen ditu, Europakoak franko: hostozabalak, koniferoak, palmondoak. Hosto, baso eta azal desberdinei buruzko hiztegi irudidun txiki batez gain, egileek, besteak beste, landare bakoitzaren izen zientifikoa, lor ditzaketen garaiera eta adina zehaztu dituzte, eta lore edo fruituen marrazkiak erantsi dizkiete, baita zuhaitz horietara biltzen diren animalienak ere.


Marrazkiak estilo zientifikoan emanak dira, antzinako naturalistek zuten zehaztasun berberaz: errotuladorez eta tinta txinatarrez egindako ingeradak, eta kolore eta gardentasunekin jokatzen duten akuarelak, testura eta tonuak jasotzeko. Liburu honek, eduki teknikoaz gain, basoen zeregin ekologikoa, zuraren sektorearen faktore sozioekonomikoa eta zuhaitzen garrantzi sinboliko eta poetikoa nabarmentzen ditu.


"Amona Tomasa eta sagarra" / Ixabel Agirresarobe

ree













"Eskeleto barregarriak" / Janet & Allan Ahlberg

ree

«Eskeleto barregarriak» liburu dibertigarriak hiru izakiren eskeletoak ditu protagonista: gizon batena, ume batena eta txakur batena. Hiru eskeleto horiek gauez ateratzen dira, paseatzera eta jendea ikaratzera. Ez dira, ordea, pertsonaia beldurgarriak, -irakurleekin batera- jolasean, kantuan eta are elkar izutzearen bidez ondo pasatzen duten pertsonaia maitagarri eta jostalariak baizik. Hala ere, lehen biak hain dira despistatuak, txakurraren hezur nahastuak berreraikitzeko saltsa ikaragarri komiko melodiko bat antolatu baitzuten. Iluntasunean dirdira egiten duen azal deigarri batetik abiaturik, liburu honi darion barrez lehertzeko moduko umorea are indartsuagoa da formula narratiboen errepikapenari, kontakizunaren goibeltasuna areagotzen duten esamoldeei eta intriga eta tentsioa sustatzen duten ekintzen –gorakako eta beherakakoprogresibotasunari esker. Beraz, nola edo hala antzeztuz irakurria edo kontatua izateko istorio bat da. Alpoja hirukote horren abenturak ilunpetan gertatzen badira ere, ilustrazio koloretsuak nabarmentzen dira, orrialde osoa betez zein binetatan banatuta (pertsonaiek kantatzeko edo elkarrekin hitz egiteko). Hala, kontakizun orojakilearekin paraleloan garatzen den beste irakurketa maila bat eskaintzen da.


"Antipodak" / Gaizka Arostegi

ree

Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba. Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.













"Ernesto elefantea" / Anthony Browne

ree

Oihaneko beste ezein biztanlek ez dio laguntzen bere taldera itzultzen. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere. Txikienak, ordea, ustekabea emango dio…









"Mortina 6: Ikarazko ezustekoa" / Barbara Cantiní

ree

Mortina ganbarara igo da lagunekin, Halloween ospatzeko jantzi aproposen bila. Gurasoek idatzitako postala topatzen du bertan. Haien berri izan zuten azken aldian bidaia luze batean abiatuak ziren, baina ez dira harrezkero inoiz itzuli. Non ote daude? Haiek non dauden jakin nahi dutenez, ikertzaile lanetan murgildu eta fantasia baliatuko dute. Betilun erbi-txakur fidelak, Dilbert lehengusuak eta Mortinaren lagun guztiek ekingo diote haren aita eta amaren bilaketari... Aurkituko ote dituzte? Nazioartean arrakasta itzela lortu duen neskato zonbiaren abentura berri bat. Jada hogeita hamar herrialdetan argitaratu dituzte Mortinaren ibilerak






"Mari" / Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde

ree

Marik ura, sua, haizea eta lurra kontrolatzen ditu; baratzetako uzta, itsasoko arrantza eta zeruko lasaitasuna bere esku daude. Jainkosa boteretsua da. Zaila da ikustea, beti ezkutatzen delako. Baina bere presentzia suma dezakegu, geure inguruan dagoenaz baino harago begiratuz gero. Mari toki guztietan dago.






"Saguak eskolan" / Oli Natalia Colombo

ree

«Etxeko saguak» eta «Saguen bidaia» liburuen ostean, karraskari jator hauen ibilerak ikastetxean gertatzen dira oraingoan; bertan dibertitu, ikasi eta hainbat bihurrikeria egiten dituzte. Literaturaren ikuspegitik, “Saguak eskolan” honek aurreko liburuen egiturari eusten dio, lau bertso-lerroko ahapaldiak, errima kontsonantea eta hitz kateatuak ardatz dituela. Eskema honek kontakizunaren erritmoa azpimarkatzen du, bere originaltasuna indartzen du, eta, gainera, lehen irakurleen aldetik, obrarekiko segimendua errazten du. Poztasun, umore eta emozio giroan garatzen da istorioa, partekatuko dituzten bizipen anitz eta aberatsengatik; harik eta eguna gimnasioa, musika-gela, liburutegia eta ikastetxeko beste gela batzuk ere bisitatu ondoren amaituko den arte.


"Fake" / Donna Cooner

ree

Maisie Fernandez nazkatuta dago bere pisua eta itxura direla-eta iseka egiten dioten jazarleez. Nazkatuta dago denen txantxen helburua izateaz. Horregatik, gau batean, Maisie Interneten sartu da eta profil faltsu bat sortu du. “Sienna” ederra, argala eta ausarta da. Laster, mezuak trukatzen hasi da Maisieren institutuko ikaslerik ospetsuenekin. Maisieren asmoa ez da haien lagun egitea: Sienna erabili nahi du haiei mendekua hartzeko. Baina Maisieren gezur-sarea hedatu ahala, gero eta handiagoa da norbaitek bere identitatea agerian uzteko arriskua. Zer gertatuko da egiazko Sienna ?Maisie erabiltzen ari den argazkietako neska? agertzen denean? Eleberri honetan, gazteek beren eguneroko bizitzan aurre egiten dieten arazo ugari planteatzen dira: ospea, maitasun-kontuak, itxura fisikoa, familia-arazoak, ezberdintasun sozioekonomikoak eta horien ondoriozko tirabirak, norbere helburuak, autokonfiantza eta sarean izen onari eustea. Gai horiei guztiei buruzko ikuspuntu ezberdinak ematen dira. Horregatik, irakurgai egokia eta beharrezkoa da. Kirkus Reviews Irakurgai arin bat baino askoz gehiago da. Gure garaiko suspense-lan honek arrakasta handia izango du gazteen artean. School Library Journal


"Xakea umeentzat" / Murray Chandler, Helen Milligan

ree

Con este ameno libro, los niños disfrutarán de lo lindo aprendiendo a jugar al ajedrez. Se explican las reglas con toda claridad, paso a paso, sin presuponer conocimientos previos. Las lecciones se complementan con las divertidas situaciones protagonizadas por Jorge, un chico que está aprendiendo a jugar al ajedrez, y Cristina, su mascota y maestra.El ajedrez está reconocido en muchos países como una herramienta útil para desarrollar el pensamiento creativo en el niño. Aunque puede parecer un juego bastante complejo y misterioso, las reglas son sencillas. No lleva mucho tiempo aprender cómo se mueven las piezas, e incluso puede empezarse a edades tempranas (cinco años, por ejemplo).Murray Chandler fue campeón de Nueva Zelanda en 1975-1976 y obtuvo el título de gran maestro internacional en 1983. Actualmente reside en Inglaterra, país al que ha representado en varias olimpiadas. Ha participado en más de ciento cincuenta torneos internacionales en treinta y dos países.La Dra. Helen Milligan, maestra de la FIDE, ganó el Campeonato Femenino de Gran Bretaña en 1983. Ha representado a Escocia en diez olimpiadas.


"Dorotea" / Amaia Egidazu

ree

«Doroteak etxea zeukan euliz betea. Gogaitu zen Dorotea, ezinezkoa baitzen etxean lasai egotea. Baina, nola lortu euli guztiak desagertzea?[…]» Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Dorotea albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila. Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen.


"Asterix eta Grifoa" / R. Goscinny, A. Uderzo

ree

Badator Asterixen bilduma klasikoko album berria, betiko pertsonaiak eta beste asko dituena.

















"Sistema de inteligencia ortográfica" / José Ramón García Guinarte

ree

El Sistema de Inteligencia Ortográfica -SIO- se basa en la aplicación de la Neurociencia al alto rendimiento académico.

Con un solo golpe de vista, tus dudas sobre la ortografía de las palabras desaparecerán para siempre, ¡como por arte de magia!

Aunque en una buena ortografía influyen factores como la edad, los niveles académicos o el hábito de lectura, estos no son los únicos. Teniendo en cuenta cómo procesa la información nuestra mente, en cuestiones de ortografía, llevan ventaja las personas con mayor capacidad de procesamiento visual.

Esto es clave para el desarrollo del Sistema de Inteligencia Ortográfica -SIO-, ya que dota de significado a cada una de las letras que generan problemas en la ortografía de nuestro idioma. Tras lo que parece un juego de niños se oculta un programa mental muy potente que permitirá corregir, en cuestión de segundos, las dificultades ortográficas de la lengua española.

Un método innovador que revolucionará la ortografía de los niños en edad escolar y les permitirá escribir correctamente y resolver sus dudas. Aunque no tiene limitaciones de edad y pueden seguir el método SIO tanto niños como jóvenes y adultos.


"O!" / Josse Goffin

ree

«O!» testurik liburu bat da, Haur eta Gazte Literaturako adituek erreferentzia-lantzat hartua. Esanahi bikoitzarekin jostatzen da, igarkizun bisualekin, eta, Magrittek bezala, argi erakusten digu pipa bat ez dela beti pipa bat”. Ez da sarrera, korapiloa eta amaiera dituen istorio bat. Haren orrialdeek irudi independenteak erakusten dizkigute, nahiz eta baduten elkarren arteko segida bat, kate modura egina. Orrialdeak zabaldu egiten dira, eta, horrela, lehenbiziko orrialdeak irudi bat osatzen du bigarren orrialdearekin; baina bigarrena irekitzean, beste irudi bat sortzen da, desberdina. Horrela, ikusten denaren eta ezkutuan dagoenaren arteko jolas bat sortzen da; gauza bat zerbait dela iruditu baina beste gauza bat bihurtzen da. Irudimenez beteriko planteamendu harrigarri honi irudi bilduma bat gehitzen zaio: irudiak lauak dira, deskribatzaileak, umeek aise ulertzeko modukoak. Adin guztietarako liburua da, baina bereziki erakargarria da oraindik ere irakurtzen ez dakiten umeentzat eta juxtutik hasiak direnentzat, narrazio ariketa librea egin baitezakegu txikiak orrialde bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den asmatzen saiatzen diren bitartean. Zoragarria da emaitza: haurrek irudiak identifikatzen dituzte, harritzen dira, txunditurik gelditzen dira ezkutuan dagoena ikustean (horregatik du halako izenburua), narrazioaren irakurketa bisualaren irudi-katea ikasten dute, eta, bidenabar, irudimena lantzen dute.


"Auto-stopean" / Guuilherme Karsten

ree
















"Hur, Lur eta Ur" / Antton Kazabon, Enrique Morente

ree

Basajaunek ongi daki nola zaindu basoak eta mendiak, nola sendatu natura gaixorik dagoenean. Oraingoan Hur txikiak lagunduko dio Lur lehorrean Ur aurkitzen, mendi lehortua berriro landarez janzteko. Lortuko ote dute?










"Lurdes Iriondo: Lulu" / Antton Kazabon

ree

Lurdesek barru-barruan zeramatzan euskara eta musika. Gitarra eta pianoa bidelagun, Euskal Herria kantuz jantzi zuen, bakarrik, zein Xabierrekin eta beste kantariekin batera. Gaztetxoentzat ipuinak, antzerkiak eta kantak ere sortu zituen Urnietako neska kantariak.








"El bibliobús de Alce" / Inga Moore

ree

Cuando se trata de contar un cuento, nadie lo hace mejor que Alce. Pero una noche, sentado con su familia al calor del fuego, a Alce no se le ocurre ni un solo cuento que no haya contado ya. Necesita un libro con más historias. O quizá lo que todos necesitan es una biblioteca.











"Mundua ulertzeko ipuinak" / Eloy Moreno

ree

Urte hauetan irakurleek hainbeste eman didazue ezen zorretan sentitzen bainintzen zuekin. Horregatik erabaki dut ni naizenaren parte bat oparitzea zuei.


Hemengo testu hauek moldatu dute nire izateko modua. Antzinako ipuinak dira, ia galduak, eta gaur egungo denboretara egokitu nahi izan ditut.


Egoerak aldatu ditut, pertsonaiak, hizkera... Baina muina, mamia, betikoa da: mundua ulertzen laguntzen digun hori.










"Kandinga lehoia" / Boniface Ofogo, Elisa Arguilé

ree

Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria, ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizuna urruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hango biztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar. Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegia honetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain behera etorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-. Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basa animalientzat ez ezik, gizakientzat ere... Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, eta bere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura, ikasbide hauxe aintzat hartzeko: “Asko baduzu, ona da ezer ez dutenekin partekatzea”. Elisa Arguilék estilo primitiboko ilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra eta kolore- kontrasteak nabarmentzen diren «Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator, zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren eta natura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati eman zion hasiera, ondoren antzeko istorio liluragarriak ekarri ditu lekuetako kontalarien eskutik.



"Kristiñeren ibilerak: Bertso eguna" / Itziar Olaizola

ree

Bertso Eguna da eskolan. Kristiñe emozionatuta dago, sorpresaz betetako eguna izango baita guztientzat. Euskal Herriko bertsolaririk onenak ere etorriko dira. Kristiñeren planak, ordea, hankamotz gelditzen hasiko dira. Nola biribilduko ote dun hire bertsoa, Kristiñe?














"Kristiñeren ibilerak" / Itziar Olaizola

ree


















"Txoriak" / Natacha Ortega, Lucía Franco

ree

Txoriak», haurrak protagonista egiten dituen poema-abestia da. Enparantza, parke edo arboladiak askatasun eta sorkuntza espaziotzat hartzea eta jolastea proposatzen die umeei. Etxea eta jolasa umeak elkartzeko guneak izango dira imajinazioaz aparteko azpiegiturarik gabe. Poesiaren bidez ziudadania eraikitzeko ideiarekin, Natacha Ortegak ekintza urbano lez sortu zuen obra hau, “Katu iletsua” deitu zen proiektu baten barruan, denon lekuak bizileku bihurtzearen alde. Testua sinplea da, haurtzaroko ametsei kantua, eta Lucía Francoren ilustrazioek minimalismo grafikoa azpimarratzen dute: irudiak oso naturalak dira, gorri eta urdin koloredun paleta txiki batekin pintatzen dira hegazti moko eta hegaldun pertsonaiak. Album Ilustratuaren Nazioarteko Compostela XIII Sarian finalista izan den poema musikal hau, QR kodeekin osatzen da abestiaren hiru bertsioetara iristeko: euskaraz (Dana Moya, ahota; Danieuris Moya, egokitzapena), galizieraz (Paco Nogueiras) eta gaztelaniaz (Dragón Dorado). Hizkuntza desberdinok bat egingo dute olerkian eta erritmoan liburu hau irakurtzean edo kontatzean eta abestia kantatzean.


"Memoriaren madarikazioa" / Rafa Ordoñez, José Fragoso

ree

Mokhete museoan garrantzirik gabeko momia zen.Baina zoriontsu izateko eskubidea ere bazuen.Beraz, bisitariak eta zaindariak komunera sartu eta irtetearekin traba egiten hasi zirenean, konponbide zorrotza aurkitu behar izan zuen.Eta aurkitu zuen, mutila aurkitu al zuen!








"Brian Mcneill 1: Plásticus" / Beatriz Osés

ree

Aill es el nombre de una pequeña aldea irlandesa en la que viven unos curiosos vecinos. Brian Mcneill es el mejor ejemplo; tiene doce años y el pelo cortado a cazo. Y Asperger. El Asperger es un trastorno del espectro autista. En total en Aill son cincuenta habitantes. Puede parecer que en un sitio así nunca pasa nada, Sin embargo, justo al pie de sus preciosos acantilados, en la playa, fue donde Brian Mcneill encontró durante uno de sus paseos diarios el cadáver de la señora Reilly, una ecologista convencida. Y así comenzó la aventura de Plásticus. Plásticus, por cierto, es la mayor empresa multinacional en la producción de plástico industrial y hace un par de años abrieron una fábrica a cinco kilómetros de este pacífico pueblo. Precisamente, la difunta señora Reilly había denunciado a la fábrica porque su planta depuradora no funcionaba y vertía todos los desechos al mar. ¡HUMOR A RAUDALES E INTRIGA EN ESTE MISTERIO DE TINTES ECOLOGISTAS!


"Potto pottoka" / Antton KAzabon, Mikel Mendibil

ree

Potto pottoka ardi eta arkume artean bizi zen, eta oso bakarrik sentitzen zen, ez baitzuen haien hizkuntza ulertzen. Horregatik, beeka mintzatzen ikasi zuen, gauza asko zituelako erdiei eta arkumeei galdetzeko. Nor zen eta zer zen jakin nahi zuen, nongoa zen, gurasorik baldin bazuen, non bizi ziren...










"Munstroen eskola 1: Maskota handiena Mirenena" / Sally Rippin

ree





















"Munstroen eskola 2: Sam iletsua eta mermelada likatsua" / Sally Rippin

ree





















"Sandia-gadaria" / Anton Rubio, Emilio Urberuaga

ree

«“Sandia-gidaria” hiri handi zoro eta alienatzaile batean girotua dagoen istorio polita da. Baina giro eskaseko halako lekuetan ere, gertatzen dira gauza harrigarriak, bereziak eta ezohikoak, bai horixe! Esaterako, gure kontakizun honetan, sandia-hazi bat ernetu, handitu, loratu eta kale-argi bati kiribildurik fruituak ematen ditu, parra argitsua bilakaturik. Testu errimatu hau Antonio Rubiok egina da, eta bere egitura erritmikoak eta osaerakoak tradiziozko literaturan dute jatorria, baina, hori bai, gaur egungo hiri giroko agertokian gure garaira ekarrita. Eraikuntzak eta merkataritza-guneak, zarataz gain-gain eginda joanetorrian dabiltzan ehunka auto hartzen dituzten kaleak, estresak eta teknologia berriek biziki jota han-hemenka dabiltzan biztanleak, egun gu guztiontzat ezagun samarra den agertokira eramaten gaituzte. Nola haurtzaroko begirada gardenak eta lotsarik gabekoak, hala neska-mutikoen naturaltasunak eta sormenak ere errutina izugarri horrekikoak egin, eta, tak!, paisaia ilun eta kutsatua koloretsu eta baketsu bilakatzen dute. Emilio Urberuagaren ilustrazioek -kolore bizi eta anitzeko paleta, trazuen dinamismoa eta ekarpen grafiko burutsuak tarteko direla- istorioan bertan kontatzen deneko halako zerbait gure ingurumarian ere amestera eta irudikatzera gonbidatzen gaituzte; lehen begiratuan gehiengoaren begietara oharkabean pasatu eta munta gutxikoa denak oraina eta geroa markatuko ditu egunerokotasunean.


"Pitxin eta Potxon: Barrukoa atera eta hor konpon" / Xuberoa Salanueva

ree

Zergatik gorde kanpora irten nahi duena? Lotsarik gabe, atera!














"Gorka Kaputz eta bere zomorroak" / Raquel Samitier

ree

Gorkak ez zeukan inoiz garbitzeko gogorik. Lau urte beteak zituen, eta ez zuen inoiz ere bere goputz txikia garbitu, ez bait zuen dutxarik jasaten, ez urazpian luze irauten.











"Afaltzera etorri zen krokodiloa" / Steve Smallman, Joélle Dereidemy

ree

Gau ilun batean, Erregosik eta Otsok arrautza erraldoi bat aurkitu zuten. —Krokodilo bat! —Oihukatu zuten basoko animaliek arrautzatik atera zenean. Baina Erregosik eta Otsok beste modu batean ezagutu zuten krokodiloa. Akaso, benetako arriskua liburu bat azalaren arabera epaitzea baita.






"Afaltzera etorri ziren otsoak" / Steve Smallman, Joélle Dreidemy

ree

Gau ilun batean, Erregosik eta Otsok arrautza erraldoi bat aurkitu zuten. —Krokodilo bat! —Oihukatu zuten basoko animaliek arrautzatik atera zenean. Baina Erregosik eta Otsok beste modu batean ezagutu zuten krokodiloa. Akaso, benetako arriskua liburu bat azalaren arabera epaitzea baita.






"Nor naiz ni? Animalien kumeak-Europa" / Tándem Seceda, Ester García

ree















"Nor naiz ni? Animalien kumeak- Afrika" / Tándem Seceda, Ester García

ree















"Berta berezi" / Edu Zelaieta, Txabi Arnal

ree

Bi nobedade ekarri zituen lehen eskola egunak. Batetik, Garbiñe tutoreak haurdun zegoela iragarri zuen. Bestetik, haren ondoan zegoen ikaskide berria aurkeztu zuen taldearen aurrean: —Ondoan dudan neska honek Berta izena du, eta gurekin egongo da hemendik aurrera. Ongi etorri gure taldera, Berta! Zerbait esan nahiko zenuke beste guztiok zu ezagutzen hasteko-edo? —Egunkarietan eta telebistan nire jaiotzaren berri eman zuten, oraindik ere amaren tripan nengoela, komunikazio sistema berri bat asmatu nuelako. —Komunikazio sistema berri bat? —Bai, Morse Kodea. Morse kodea asmatzen, misterio ilunak argitzen edota lagunei teknikak irakasten espezialista da Berta. Bai eta bere sinadura bazter guztietara zabaltzen ere: BB.

Comentarios


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page