top of page

Haur eta gazteentzako liburu berriak / Nuevos libros infantiles y juveniles

  • Alazne
  • 16 mar 2022
  • 2 Min. de lectura

"Bat: partida handia" / Alex Hallatt

Kirolean, kontua ez da irabaztea edo galtzea, nola jokatzen duzun baizik. Baina, irabaztea ederra da. Futbolean jokatzea, esate baterako, dibertigarria izan daiteke, baina taldea osatzeko inoiz aukeratzen ez bazaituzte, ez da hain dibertigarria. Eta gainera, parte hartu nahi duzun talde horretako entrenatzailea munduko txarrena bada? Edota okerrago, taldekideren batek partida bullyinga egiteko baliatzen badu, zer egin? BAT kideak batuko ote dira partida handia irabazteko?













"Nur eta zirku miragarria" / Toti Martínez de Lezea

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan. Zirkua ez ezik, oso gustukoa du earthing egitea; alegia, belar gainean oinutsik ibiltzea. Halako batean, zirku MIRAGARRIA aurkituko du Nurrek, ezustekoan, bere toki “sekretuan”. Hasieran, Itxina, Ai Di, Irati, Oinaz, Danel eta Inaz lagunek ez diote sinetsiko, ez dutelako ezertxo ere ikusten basoko zelaian. Azkenean, ordea, lortuko dute denek ikustea, Iban izeneko artista batek zirku bat marraztuko dielako, animalia eta guzti. Aititek, gainera, piramide magiko super zoragarri bat asmatuko du, zirkua noiznahi ikus dezaten!


"Pintto eta disko musika" / Magali Le Huche

Pinttok disko musikako dantza-lehiaketa batean parte hartu behar du New Yorken. Erritmo azkarrak eta janzkera zoroak: ziurtatuta daukazu dantzatzeko giro bikaina! Ezagutu Pinttorekin disko musikaren erritmo zirraragarriak. Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoen gainean eta entzun disko musika.










"Go!azen: Maddiren amona influencerra" / Jasone Osoro

Covid19 malapartatuak mundu osoa astindu

du. Maddiren gurasoak Maldivar irletan

harrapatu ditu oporretan, eta etxera itzuli ezinik daude; ondorioz, Maddik amonaren etxean pasatu beharko du itxialdia. Hasiera batean aspergarria zirudien plana sorpresaz eta abenturaz beterikoa izango da. Batetik, Maddik Basakabiko lagunekin bideo-deiak egiteko aukera izango du, eta, bestetik, sare sozialei esker amonak bere gaztetako multil·lagun batekin topo egingo du. Bestelakorik gerta al daiteke? Ba bai! Ustekabean, Maddiren amona influencer bihurtuko da!









"Katta 11: ogroekin" / Miren Agur Meabe


















"Katta 12 : ilargirantz" / Miren Agur Meabe

Katta eta Sare paseon doaz almadian ibaian behera. Baina istripu bat izan dute eta leize baten parera iritsi dira. Nor bizi ote da bertan?














"El dragón de la noche (Los dioses del Norte 4)" / Jara Santamaría

La luz y las tinieblas se enfrentan de nuevo en la cuarta parte de la saga Los dioses del norte, la serie de mitología del País Vasco y Navarra que lleva más de 35.000 ejemplares vendidos.

Tres primos. Dos mundos. Un secreto.

Es primavera y Gaua florece con cientos de colores. Las flores brillan más que nunca, y algunos lo achacan a la apertura del portal. Las normas han cambiado, y Emma, a pesar de tener quince años, puede entrar y salir de Gaua sin problema junto a Ada y a Teo, ¡y tambien la Amona! En el valle se respira optimismo y la promesa de una tranquilidad... que no durará mucho.

Lo que todos habían considerado siempre una mera leyenda puede que sea más real de lo que creían. Una criatura que ha estado contenida durante demasiado tiempo amenaza con destruirlo todo a su paso.

¿Conseguirán los primos equilibrar las fuerzas del bien y el mal o ganará para siempre la batalla el caos que siembra un dios sediento de venganza?

Un viaje en el que la magia te conducirá a la verdad.

Comments


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page