top of page

NEGULEKUAK EUSKERAZ 2022

  • xabier
  • 7 nov 2022
  • 1 Min. de lectura

Noiz?

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era

Ordutegia:

 8:30etatik-13:30etara.

Taldeak:

  •  2019-2017 jaiotakoak

  •  2016-2014 jaiotakoak

  •  2013-2010 jaiotakoak

*Pardela erabiltzen duten umeek ezin izango dute negulekuetan parte hartu.

Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:

  1. Azaroaren 7tik azaroaren 18ra bitartean izango da izen-ematea. Izen-emate orria behar bezala beteta euskera1@uribekosta.eus helbide elektronikora bidali behar da.

  2. Azaroaren 18tik aurrera ez dugu izen-emate berririk onartuko.

  3. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero zozketa publikoa egingo da azaroaren 21ean. Balizko zozketa eguna: Azaroak 21, 10:00etan

  4. Nori zuzendua: 2010ko urtarrilaren 1etik 2019eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako eta Urdulizen erroldatutako ume guztiei.

  5. Gerta liteke baldintza hauek betetzen ez dituen haurren bat onartzea, egoera bereziak tarteko, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek hala eskatuta.

  6. Kuotak: Arrunta: 41,30 € Familia ugaria: 25,80 € DBE (RGI): 15,45 € Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.

  7. Balizko zozketaren emaitzari, edo hau egin behar ez izatekotan partehartzaileen behin behineko zerrendari eta ordainketa epe zein moduari buruzko informazioa eskugarri egongo da azaroaren 23tik aurrera, Urdulizko Udaleko web orrian eta Urdulizko kultur etxean.

  8. Matrikula ordaintzeko epea azaroaren 28tik abenduaren 7ra bitartekoa izango da. Agiria euskera1@uribekosta.eus helbidean aurkeztu behar da.

  9. Gurasoekin eta negulekuak antolatzen dituen enpresarekin batzarra egingo dugu familiek haien umeek izango duten egitaraua, ekintzak eta beharrizanak hobeto ezagutzeko. Bilera: Abenduak 20, 18:00etan Kultur etxean

  10. Udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    • Bankuko ordainagiriaren kopia bat

    • Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.

    • Familia ugariko umeek edo DBE jasotzen duten gurasoen umeek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute.





Comments


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page