top of page

2021-2022 IKASTURTEKO TAILERRAK (EPEA IREKITA)

  • Alazne
  • 26 jul 2021
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 27 ago 2021

Izen emateak:

Abuztuak 26tik irailak 12ra Urdulizko Udalaren orrialdean eta Urdulizko Kultur Zerbitzuak blogean. Urdulizkoek lehentasuna.



Tailerren plaza‑kopurua mugatua denez, diren plazak baino pertsona gehiagok ematen badute izena, jendaurreko zozketa egingo da.


Behin behineko zerrendak irailaren 14an (udaleko webgunean, kultur saileko blogean eta emailez).


Behin betiko zerrendak irailaren 21ean (udaleko webgunean, kultur saileko blogean eta emailez).


Tailerren hasiera urriak 4


Ordainketak:

  • Matrikula: matrikularen ordainketa urriaren lehen hamabostaldian izango da, horretarako interesdunaren etxera bidaliko da dagokion kitapena, ordain dezan. Matrikula epearen barruan ordaintzen ez bada berez eta besterik gabe emango zaio baja ikastaroan. Ikastaroa hasita, ikastaroa eteten bada, ez da matrikula itzuliko.


  • Kurtsoa: orain arteko ordainketak aukerak bertan behera uzten dira, eta horren ordez hiruhileko kitapenak egingo dira, honela:

    • Lehenengo kitapena (urria, azaroa, abendua): abenduaren 21eko astean egingo da.

    • Bigarren kitapena (urtarrila, otsaila, martxoa): apirileko lehenengo astean egingo da.

    • Hirugarren kitapena (apirila, maiatza, ekaina): ekaineko lehenengo astean egingo da 8 hileko iraupena duten ikastaroetarako; eta uztaileko lehenengo astean, 9 hileko iraupena dutenetarako.


Dagokion baja garaiz eta behar den moduan eskatu denean izan ezik, jarduerara ez joateak ez du dagokion prezioa ordaintzetik salbuesten.




Commentaires


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page