Buscar
2022-2023 IKASTURTEKO TAILERRAK
- Alazne
- 1 ago 2022
- 1 Min. de lectura
IZEN EMATEAK: abuztuaren 22tik irailaren 9ra, Urdulizko web gunearen bidez. Eskatzaileek egunean izan beharko dituzte aurreko urteetako kultura-jarduerak.
ZOZKETA: irailaren 14an. (Zozketa publikoa egingo da betiere plaza libreak baino izenemate gehiago badaude, eta Urdulizen erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna).
BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK: irailaren 16an.
MATRIKULAREN ORDAINKETA: irailaren 19tik 23ra, ordainketa-gutunaren bidez.
BEHIN BETIKO ZERRENDAK: irailaren 28an.
TAILERREN HASIERA: urriaren 3an.
TAILERREN ORDAINKETA:
- Ikastaro osoaren ordainketa bakarra ordainketa-gutunaren bidez egingo da (2022ko urriaren 1etik 10era).
- Ikastaroaren ordainketa zatikatua ordainketa-gutunaren bidez egingo da (2022ko urriaren 1etik 10era eta 2023ko otsailaren 1etik 10era).
Dagokion baja garaiz eta behar den moduan eskatu denean izan ezik, jarduerara ez joateak ez du dagokion prezioa ordaintzetik salbuesten.


Comments