top of page

UDALEKU IREKIAK EUSKARAZ 2022

  • Alazne
  • 4 may 2022
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 25 may 2022

Aurten aukeratzeko bi txanda izango ditugu:


  • Ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean (uztailak 4 jai eguna Bizkaian)

  • Uztailaren 11tik 22ra bitartean

Ordutegia:

  • 9:00etatik-14:00etara. (Zaintza zerbitzua egongo da).

  • Irteera egunetan nagusiak 16:00etan itzuliko dira.

3-5 (2016-2019) eta 6-12 (2010-2015) urte bitarteko umeak

Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:


1. Maiatzaren 9tik maiatzaren 20ra bitartean izango da izen-ematea. Epe horren barnean txanda aukeratu eta inskripzioa egin beharko duzue. Izen-emate orria behar bezala beteta aurkeztu behar da Urdulizko Kultur Etxean edo euskera1@uribekosta.eus helbide elektronikora bidali.


2. Maiatzaren 20tik aurrera ez dugu izen-emate berririk onartuko.


3. Txandak aukeratzea: Aurtengoan ere, 2 txanda desberdinetan antolatu ditugu udalekuak. Gurasoek aukeratu beharko duzue eskainitako bi txanden artean: ekainaren 27 tik uztailaren 8ra edo uztailaren 11 tik 22ra. Txanda jakin batean parte hartzeko eskatzaileak dauden plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da, eta beste txandara edota itxaron zerrendara pasatuko dira zuzenean zozketan aukeratuak izan ez diren ume hauek.


Balizko zozketa eguna: Maiatzak 25, 09:00etan


Oharra: Neba-arrebak udalekuetako txanda berean joatea nahi bada, eskaera orri berean neba-arreben izen abizenak agertu beharko dira, eta dagokien adinaren araberako laukitxoa markatu beharko da (3-5 edo 6-12).


4. Nori zuzendua: 2016ko urtarrilaren 1etik 2019eko abenduaren 31ra

bitartean, eta 2010ko urtarrilaren 1etik 2015ko abenduaren 31ra

bitartean jaiotako eta Urdulizen erroldatutako ume guztiei.


5. Gerta liteke baldintza hauek betetzen ez dituen haurren bat onartzea,

egoera bereziak tarteko, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko

Gizarte Zerbitzuek hala eskatuta.


6. Haurtzaindegi zerbitzua 3-5 eta 6-12 urte bitarteko umeentzat egongo

da goizeko 8:00 etatik aurrera.


7. Eskaera-orri bakoitzeko, gehienez ere 3 izen ager daitezke. Haur

bakoitzak inskripzio orri bakarrean eman ahal izango du izena. Zozketa

egin behar izatekotan banan-banan aterako dira paperetxoak plazak

bete arte.

Horrela eginez gero, gerta daiteke azken plaza esleitzean, inskripzio orri

batean dauden hiru edo bi ume ezin sartzea eta hirurak edo biak

(kasuak kasu) beste txandara edota itxaron zerrendara pasatzea eta

hurrengo paperetxoa hartu behar izatea.


8. Kuotak:

3-5 urtetakoak

6-12 urtetakoak

Arrunta

51,60 €

Arrunta

77,40 €

Familia ugaria

30,95 €

Familia ugaria

41,30 €

DBE (RGI)

15,45 €

DBE (RGI)

20,65 €


Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua

itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan

larriren bat izatea.


9. Balizko zozketaren emaitzari, edo hau egin behar ez izatekotan partehartzaileen behin behineko zerrendari eta ordainketa epe zein moduari buruzko informazioa eskugarri egongo da maiatzaren 27tik aurrera, Urdulizko Udaleko web orrian eta Urdulizko kultur etxean.


10. Matrikula ordaintzeko epea maiatzaren 30tik ekainaren 10ra bitartekoa izango da. Agiria Kultur Etxean edo euskera1@uribekosta.eus helbidean aurkeztu behar da.


11. Gurasoekin eta udalekuak antolatzen dituen enpresekin batzarrak egingo ditugu familiek haien umeek izango duten egitaraua, ekintzak eta beharrizanak hobeto ezagutzeko. Data aurrerago jakinaraziko zaizue.

12. Udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  •  Bankuko ordainagiriaren kopia bat

  • Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.

  •  Familia ugariko umeek edo DBE jasotzen duten gurasoen umeek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute.






Comments


© 2020 Urdulizko Kultur Zerbitzuak

bottom of page